elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

INMERSIONES 2021 BILTZARRA. “Igartzeko arteak”

Inmersiones Euskal Herriko artista berrien biltzar bat da, 2008. urtetik Vitoria-Gasteizen egiten dena, azaroko azken egunetan edo/eta abenduko lehendabizikoetan. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ezaugarri hauetako topaketa bakarra da, eta helburu nagusia du gure inguruneko artistak bistaraztea, elkar topatzea eta ezagutza elkartrukatzea.

Aurten gai honexeri erreparatu diogu: “Igartzeko arteak”.

 

Inmersionesen asmoa da artearen eta igarkizunaren arlora hurbiltzea, askotariko ezagutzak uztartzeko lan eginez: iragana eta etorkizunaren arteko trantsizioa egiteko aukera eskaintzen du. “Igartzeko arteak” praktika askori deitzen diegu, aukera gisa orainalditik baino urrunago begiratzen dutenak. Profeziek, igarpenek eta aurreikuspenek badute zerbait komunean: teknika landuak dira, transmiti daitezkeenak, eta kolektiboak, eta gizarte bat definitzen dute, haren mito, beldur eta nahiak. Iragarpenek, beren erritu eta teknikek, iruditeriak ematen dituzte aditzera, eta horiek askotariko gizataldeak moldatzen dituzte. Alde horretatik, praktika sortzaileak dira, arteak, technéak, hitzaren betiko zentzuan, eta auzitan jartzen dituzte ezagutza eta afektuak sortzeko jaso ditugun ohiko sistemak. Bilatzen dute gauzak itxuretatik urrunago ulertzea.

Koordinazioa: Roc Albalat, Jorge Luis Marzo y Arturo/fito Rodríguez.

PARTE HARTZEKO MODALITATEAK

Kultura, gizarte eta arte-eragileei zuzentzen zaie (sortzaileak, ikertzaileak, bitartekariak, aktibistak…), Euskal Herrian bizi, ikasi edo lan egiten dutenei eta, aldi berean, “Inmersiones 2021”eko atal batean edo askotan parte hartu nahi dutenei, proposatutako “Igartzeko arteak” gaiari lotutako proposamenak aurkeztuz:

 

A|Biltzarra

B|Ekintza artea.

C|Iragarpen lehiaketa.

  1. A) BILTZARRA

Arte garaikideari buruzko ponentziak aurkezteko deialdia. Ponentziek proposatutako gaiarekin lotura izan behar dute, Euskal Herriko ikusizko arteen arlotik datozen norberaren edo besteren proiektu artistikoei buruzkoak, formatua eta generoa edozein dela ere (eskultura, pintura, argazkilaritza, instalazioa, bideoa, ekintza artea, eta abar), eta aurkezpenerako gehienezko denbora 15-20 minutu izango da.

Aukeratutako eragileek konpromisoa hartuko dute abenduaren 18an Gasteizen beren proiektuen aurkezpen publiko bat egiteko, eta streaming bidez zabaldu ahal izango da. Antolakuntzak 300 €-ko diru kopurua ordainduko du prestaketa eta aurkezpen ahalegin horrengatik (zergak barne).

Bidali beheko dokumentazio zehatza posta elektronikoz asociacioninmersiones@gmail.com helbidera, eta jarri mezuaren gaian “Biltzarra”:

  1. Proposatutako ponentziaren laburpena (gehienez ere bi orrialde, Word edo OpenOffice formatuan).
  2. Zure motibazioa eta proposatutako gaiarekin zure ikerlanak edo artelanak duen erlazioa azaltzen duen testu bat (gehienez ere bi orrialde Word edo OpenOffice formatuan).
  3. Artistaren lanaren txosten bat (gehienez ere bost orrialde PDF formatuan), tartean sartuz curriculum labur bat.
  4. Datu pertsonalak: izen osoa, biltzarreko komunikazioetan agertzea nahi duzun izena (desberdina edo goitizen bat izango balitz), telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
  5. B) EKINTZA ARTEA

Euskal Herriarekin lotura duten autoreen performance proposamenetarako deialdia. Guk “ekintza artea” deitzen diogu toki eta une jakin batean artista batek bere gorputzaz edo haren luzapen batez parte hartu behar duen artelan bati; beraz, beharrezkoa da gorputzez edo haren luzapenaz bertan egotea, hori izango baita adierazpenerako eta obra garatzeko bitarteko nagusia.

Proposamenak Inmersiones 2021 egiten den aldian gauzatuko dira (abenduaren 16tik 18ra). Ekintza bakoitza egiteko denbora 15 minutu izango da gehienez. Artistak beharrezkoa den informazioa emango du artelana sortzeko eta eszenaratzeko. Ekintza grabatua izango da, eta streaming bidez zabaldu ahal izango da biltzarraren egunean. Horren truke, artistak 300 € jasoko ditu (zergak barne).

Bidali beheko dokumentazio zehatza posta elektronikoz asociacioninmersiones@gmail.com helbidera, eta jarri mezuaren gaian “Ekintza artea”:

  1. Proposatutako ekintza deskribatu eta zehazten duen testua (beharrizanak eta helburuak barne), artistaren motibazioa eta haren performanceak proposatutako gaiarekin duen erlazioa (bi orrialde gehienez, Word edo OpenOffice formatuan). Ekintza egiteko beharrezko ekipamendua adierazi behar da, eta hartaz antolakuntza arduratuko da, ahal duen neurrian (gehienez bi orrialde, Word edo OpenOffice formatuan).
  2. Artistaren lanaren txosten bat (gehienez ere bost orrialde, PDF formatuan), tartean sartuz curriculum labur bat. Kanpoko estekak edo linkak jar daitezke.
  3. Datu pertsonalak: izen osoa, biltzarreko komunikazioetan agertzea nahi duzun izena (desberdina edo goitizen bat izango balitz), telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
  4. C) IRAGARPEN LEHIAKETA

Lehiaketarako, sare sozialetan artelan bat aurkeztuko da (facebook, twitter, instagram, pinterest, flickr, tik-tok, twitch, etab.), eta bertan 2050. urtean artistak beteko duen eginkizunaren pronostiko bat egin behar dute. Artelana izan daiteke grafikoa, fotografikoa edo bideografikoa, baita animazioa ere. Beharrezkoa da izenburuan ondorengo traolak (hashtag) jartzea:  #artesadivinatorias #artista2050 #inmersiones2021.

Artelanaren esteka edo URLa helbide elektroniko honetara bidaliko da: asociacioninmersiones@gmail.com, mezuaren gaian “iragarpenen lehiaketa” jarriz.  Nahi beste artelanekin parte har daiteke.

Formatuek modurik ematen badute, antolakuntzak lehiaketako artelanen erakusketa bat egin ahal izango du biltzarrak irauten duen bitartean; hala eginez gero, aukeratutako artelanak eskatu egingo dira, eta biltzarreko katalogoan azalduko dira. Inoiz ez dira eskatuko bitarteko elektronikoen bidez helarazi ezin diren artelanak.

Antolakuntzak lehiaketari buruzko epaia jakinarazi ondoren, pertsona irabazleak artelana kalitate onenaz helaraziko du, Inmersiones 2021eko katalogoan sartzeko.

Lehiaketak 300 €-ko sari bakarra eskainiko dio irabazleari.

BALDINTZAK OROKORRAK, BIDALTZEKO EPEAK, EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Nahitaezkoa den dokumentazio zehatza urriaren 1etik azaroaren 14ra bidaliko da asociacioninmersiones@gmail.com posta elektronikoko helbidera. A eta B modalitateetako parte-hartzaileek, gainera, Euskal Herriarekin duten lotura egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia digitala bidaliko dute (NAN, erroldatze agiria, ikasle txartela…). Emandako dokumentazioaren guztizko pisua ez da izango inolaz ere 15 MB baino handiagoa.

Atal guztietako proposamenak bidaltzeko epea 2021eko azaroaren 14ko gauerdian bukatuko da.

Inmersionesko talde eragileak askotariko modalitateetan aurkeztutako proiektuen artean egingo du aukeraketa. Epaimahaiaren erabakia 2021eko azaroaren 19an argitaratuko da Inmersionesen blogean (www.inmersionesgasteiz.wordpress.com) eta sare sozialetan. Halaber, aukeratutako pertsonei posta elektronikoz eman zaie erabakiaren berri.

Askotariko lanen ordainsari edo saritarako adierazi diren zenbatekoetan, dagozkion zergak sartzen dira. Betiere, legez ezarritako zerga atxikipena aplikatuko zaie. Antolakuntzak, era horretan, eskubidea eskuratuko du Inmersiones 2021eko askotariko aplikazio grafikoetan (katalogoa, webgunea, liburua, sare sozialak) irudiak eta testuak erabiltzeko. Inolaz ere ez dira erabiliko beste helburu batzuetarako.

HARREMANETARAKO

 

Oinarri hauei edo “Inmersiones 2021”i buruzko beste edozein galderatarako, joan helbide honetara:  asociacioninmersiones@gmail.com

Hemen duzu eskueran Inmersionesi buruzko informazio guztia:

https://inmersionesgasteiz.wordpress.com/

 

Por Zas Kultur Espazioa el 2021-10-05