elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Noticias listado de talleres, actividades, etc

EUSKARALDIA

Garai latz eta nahasiak bizi ditugu, baina ez dugu amore emango. Hau pasako da eta, nola edo hala, aurrera egin beharko dugu. Lehengo proiektuak zain izango ditugu, baita proiektu berriak ere: garai berriak, proiektu berriak. EUSKARALDIA ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.


2020ko azaro-abenduan hamabost egunez gure erakundeetan euskararentzat espazio amableak antolatu nahi ditugu: ariguneak, euskara dakiten edota euskara ulertzen duten pertsona aktibatuz. Ahalegin txikia da, erakunde bakoitzak bere neurria baitu; eta laburra...  15 egun besterik ez.


Ekimena interesatzen bazaizue, edo informazio gehiago behar baduzue, jar zaitezte harremanetan ekimena Gasteizen lantzen ari den lantaldearekin. Egun hauek baliatu ahal dituzue, ekimena prestatzen hasteko. Guk lagunduko dizuegu.

Edo nahiago baduzue, utziguzue zure kontaktua eta jarriko gara zurekin harremanetan.  Hemen

Por Portal Asociativo el 23-04-2020