elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Zurrumurruen Aurkako Argazki-lehiaketa

Zurrumurruen Aurkako Estrategiak eta Bizigarri Elkarteak aurkezten dute "Irudi batek milaka zurrumurruk baino gehiago balio du": kulturartekotasuna eta bizikidetza Zaramagan. 

1.Parte hartzaileak

Argazki lehiaketa honetan nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete, adituak zein argazkizaleak, edozein adinetakoak. Pertsona bakoitzetik gehienez 2 argazki onartuko dira lehiaketaren oinarriei lotuz gero.

2. Gaia: “Irudi batek milaka zurrumurruk baino gehiago balio du”

 El Pilar-Iparralde zurrumurruen aurkako udal sareak jatorri atzerritarra duten pertsonenganako estereotipo eta aurreiritzirik gabeko begirada bat gurekin eraikitzera gonbidatzen zaitu. Komunikazio ona eta kulturartekotasunez beteriko argazki bat atera zure mugikorraren bidez.

3. Argazkien ezaugarriak

 Mugikorrarekin egindako argazki bat proposatutako gaiari lotuta: “Irudi batek milaka zurrumurruk baino gehoago balio du”. Kulturartekotasuna eta bizikidetza Zaramagan. 

4. Aurkezpen eta bidalketa modua 

  • Uztailaren 15tik irailaren 9ra bidali daitezke argazkiak.
  • Whatsappen bidez bidali beharko dira zenbaki honetara: 645 72 18 60
  • Whatsapp-ean ipini beharko da: autorearen izen abizenak, telefono zenbakia  eta argazkien izenburua.

5. Epaimahia

  • Argazkilari profesional bat
  • Vitoria-Gasteizko zurrumurruen aurkako agente bat
  • Zaramagako auzokide bat

Irailaren 22an, 20:00etan, Llodio plazan epaimahiaren erabakia ezagutzera emango da.

6. Sariak

SARIA: 50€ + bi pertsonentzako afari bat Manolo Jatetxean + zurrumurruen aurkako kita.

Sariaren banaketa 2019ko irailaren 22an, igandean, Llodio Plazan izango da. Parte hartzen duten argazkiak Gasteizko Gizarte Etxeetan urtean zehar erakutsiko dira.

7. Datu-babesa 

  • Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du argazkiaren egileak eta irudian identifikatu daitezkeen pertsonek baimena ematen dutela hura erakusteko eta editatzeko lehiaketarekin lotuta egiten diren erakusketa eta argitalpenetan.
  • Egilearen ardura izango da lehiaketara aurkezten dituen argazkietan identifikatu daitezkeen pertsonen baimen esplizitua lortzea.
  • Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Gasteizko Udalaren jabetzako irudi-fitxategi batean sartuko dira, eta Bizikidetza eta Aniztasunaren Zerbitzuaren sentsibilizazio ekintza eta kanpainetan erabili ahalko dira.
  • Egileek, baita lehiaketara aurkeztutako argazkietan identifikatu daitezkeen pertsonek ere, horiek erabili eta gordetzeari aurka egiteko eskubideaz baliatu ahalko dute une oro, helbide elektroniko honetarako jakinaraziz: dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org
Por AMEKADI Koop - Fazilitazioa eta bizikidetza el 2019-09-03