elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Vivir defendiendo derechos: 20 relatos gráficos por la defensa de los derechos humanos

Erakusketa honek giza eskubide defendatzaileen hogei esperientziak batzen ditu, bost herrialdetan gertatuak: Mexikon, Hondurasen, Guatemalan, Kolonbian eta Palestinan. Irudiekin lagundutako kontakizunen bitartez, haien borrokak, eskakizunak, arriskuak eta ekimen kolektiboak ikusarazten dira.

 

Erakusketa giza eskubideei lotutako 7 gai lantzen ditu: memoria historikoa berreskuratzea, zigorgabetasunaren eta desagerrarazpenen kontrako borroka; lurraren eta lurraldearen defentsa, nekazarien eta herri indigenen eskubideak; emakumeen eskubideak eta LGBTIen eskubideak; migrazioa eta mugimendu askatasuna; adierazpen eta informazio askatasuna; lan eskubideak; eta bakezko komunitate ekimenak.

Urtarrilaren 10etik 23ra Zalduondoko Lazarraga Kulturgunean egongo da ikusgai. Gainera, urtarrilak 13an, 12:00etan, ez galdu “La Paz Insurrecta” dokumentala Zalduondoko Lazarraga Kulturgunean. Ondoren, mahai-ingurua izango dugu Mario Humberto Calixtorekin, Bachué kolektiboko kidea (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian).

Por Mundu bat el 2019-01-15