elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

BIZILAGUNAK 2018: ZURRUMURRU XENOFOBORIK GABEKO KULTUREN ARTEKO ELKARBIZITZAREN ALDE

Ireki zure etxeko ateak, zabaldu zure gogoa! Ez utzi endredatzen! Izan Bizilaguna!

Zer da Bizilagunak ekimena?

Azaroak 11an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu.  Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugun onartean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Aurreko urtean 44 herrialdeetako mila lagun baino gehiago 93 etxe eta txokotan elkarrekin bazkaldu zuten. Anima zaitez aurten!

Izena eman!

https://www.cear-euskadi.org/eu/bizilagunak-2017-zurrumurru-xenofoborik-gabeko-kulturen-arteko-elkarbizitzaren-alde/

Por Zehar el 2018-10-01