elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

PROFESIONALENTZAKO TOPAKETA TEKNIKOA

Buru gaixotasun bat duten nerabeen eta beraien familien errealitatea Arabako Lurralde Historikoan.

Iragan azaroaren 24ean, ASAFES-ek, Buru Gaixotasuna duten pertsonen eta senideen arabako elarteak, profesionalentzako topaketa tekniko bat antolatu zuen. Buru gaixotasuna duten txiki eta nerabeen errealitatea Arabako Lurralde Historikoan ikertzeko asmoz.

Topaketaren xedea kolektiboaren beharen inguruan eztbaidatzea zen, hala nola, behar hauei aurre egiteko dauden errekurtsoak antzeman eta profesionalen arteko sinergiak bilatzean esku-hartze hobekiagoa bilatuz.

Jardunaldira, Europa Biltzar Jauregian et agoizeko ordutegian eginda, gune desberdinetan esku-hartze duten ehun pertsonatik gora parte-hartu zuten, elkarteen munduko profesionaletatik Osakidetza, Gasteizeko Udaletxe edo GOFE-tik etorritako profesionalen topaketa eman zen.

Ekitaldiaren hasiera Elena Ayarza, Arartekoak egin zuen. Gaiari sarrera eman zion publikoari helaraziz jende arruntak gai honen inguruan dituen beharrak: profesionalen eskutik formakuntza gehiago, esku-hartze integrala agente guztien aldetik eta arreta intentsiboagoa, beste batzuen artean.

Arartekoaren hitzen ostean, nerabezaro eta buru gaixotasunaren inguruko ponentzia entzun ahal izan zen, Carmen Maganto, psikologian doktore eta UPV/EHUko irakaslearen eskutik.

Kafearen ostean, erakunde desberdinetako profesionalen arteko mahai-ingurua izan zen: Belén Ceberio Cuñado (Vitoria- Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko Zaintza baliabideen Atalburua), Blanca Corral (GOFEko Haur eta Familiaren Arloko Zuzendariordea), Ana González-Pinto (Arabako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria ikerketa Unitateko Arduraduna), Sabela Muiño Montero (ASAFES-eko Adingabeen Programako Psikologoa), Ramón Muñoz Cano (Gasteizko Berritzeguneko Hekuntza premia Berezietako Aholkularia) y Jesús Ruiz Aguado, (Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Unitateko Arduraduna).

Ekitaldiak sortarazi dituen beste ondorio batzuen artean, honakoak azpimarratzen ditugu ASAFES-etik, zailtasun handiak sortarazten duela Izaeraren nahasmena duten adingabeenkin esku-hartzea, nahasmen hauen antzemate goiztiarra sortarazten duten zailtasunak, eta adintxikiei zein familiari eskaintzen zaien arreta ona izan arren, oraindik ere gauza asko gelditzen dira egiteke; intentsitate gehiago eskaini errekurtsu batzuei eta partehartzen duten agente guztien abordai integral bat ematea.

Por ASAFES el 2017-11-29