elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Berriak listado de talleres, actividades, etc

Nuevo curso: campaña de recogida de aportaciones

Auzo elkarteak kurtso hasiera hau zuekin guztiokin lanean hasi nahi du. Gai potoloak zein txikitxoak, bilerak, webgune (http://www.zabalganabatuz.org/) edota twitterren bidez (@ZabalganaBatuz) hedapena lantzen jarraituko dugu.  Kurtso berri honetan daukagun guztia emateko prest gaude berriro ere, apurka-apurka guztiontzako auzorik onena lortzen joan gaitezen.

Hala ere, gure iharduera honek ez luke zentzurik izango auzokideon kezka eta ekarpenik gabe, izan ere, hori bera da bidea markatzen diguna eta auzo oso baten aldarrikapen islada erakusten duen gauza bakarra.


Hortaz, beste behin ere, nahi dituzun iradokizun guztiak bidaltzeko gonbitea luzatzen dizugu; gauza txikien zein orokorrena, eta auzoari lotutakoa edota auzo elkarte beraren lanaren gainekoa. Ekarpen guztiak lagungarriak eta beharrezkoak dira, eta Zabalganako bazter guztietara iristeko era bakarra da. Iradokizunak 2016/11/16ra arte bidali ahal izango dituzu.

Por Zabalgana Batuz Auzo Elkartea el 2016-11-07