elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Noticias listado de talleres, actividades, etc

EGK-k Euskadi mailan egindako gazteen parte-hartzerako lehenengo gida aurkeztu du

"Gazteen parte-hartzerako gida". Hauxe da Gazteriaren Kontseiluak aurkezten duen lan berriaren izena, gazteen parte-hartzea bultzatzeko gakoekin egin den gida, oso sakona baina dinamikoa eta erraza irakurtzen dena.

Hau egiteko talde mota ezberdinak hartu dira kontuan: formalak (elkarteetatik alderdi politikoetara) eta ez formalak (asanbladak, erregistratu gabeko mugimenduak edo plataformak). Argitalpen honetan, ezaugarri hauekin Euskadi mailan eta gazteei zuzenduta egiten den lehena, gazteek egiten dituzten ohiko galderei erantzuten zaie: "zergatik parte-hartu eta non?, zer gertatzen da nire talde erregistratzen ez badut? nola sor dezaket elkarte, kooperatiba, kirol kluba, konpartsa edo asanblada bat? nola kudeatu talde formal edo talde ez formal bat? zer agiri behar ditut? zein da kostua? nora joan behar naiz?

Gida ikusi edo deskargatzeko, klik egin irudian:

gida

Por Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK) el 04-07-2014