elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Hitzaldia: "Gosea"

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

12:00

Lys Arango kazetari eta argazkilariak goseak mundu zabalean duen presentziarekin lotutako lan propioak azalduko ditu Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldien barruan. Goseak jatorri asko ditu: gatazka armatuen ondoriozko benetako pandemia da, Hego Sudanen adibidez, hondamendi naturalek eta lehorte ziklikoek ere pizten dute, Sahelen esaterako, eta baita komunitate kalte berenei eragiten dieten krisi ekonomikoek eta desberdintasunek ere.

Herrialde ugari ezagutu ditu Lysek bere lan jardueran: Filipinak, India, Kenya, Etiopia, Senegal, Mauritania, Niger, Hego Sudan, Libano, Jordania, Palestinako Lurralde Okupatuak, Irak, Ukraina, Kolonbia, Ekuador, Peru, Guatemala eta Frantzia, besteak beste.

Hizlaria: Lys Arango, kazetari eta argazkilaria.

Uda une egokia da eguneko gaiak sakoago aztertu ahal izateko, urteko beste garai batzuetako abiadura azkarretik aske. Abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran "Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak egiten dira Gasteizen. Programa honek gaurko gaiak lantzen ditu, kazetari eta adituen eskutik, herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz.

Gaurko kazetaritzari buruzko jadunaldien bederatzigarren edizioa abuztuaren 28tik irailaren 1era ospatuko da Europa Jauregian, Florida Zineman eta Aihotz Plazan. Hitzaldiak, mahai-inguruak, pelikula-emanaldiak eta aire zabaleko erakusketa grafiko bat izango dira.

Por Elkarteen Ataria el 2023-07-21
Lizentzia Kontaktua