elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Beken deialdia

Jarduera

Besterik

Prezioa

Dohainik

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa batean parte hartzeko 7 beka eskaintzen dira.

 

UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin batera, 7 formakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskadi mailan giza eskubideen balioak lantzen dituzten gazteentzat.

 

Bekadunek formakuntza programa teoriko eta praktiko batean parte hartzeko aukera izango dute,  Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan (Suitza) egindako 54. Bilkura-aldian 2023ko irailean.

 

Programa Giza Eskubideen Kontseiluaren bilkura-aldien esparruan garatuko da eta Nazio Batuen Sistemaren giza eskubideak babesteko mekanismoen funtzionamendurako hurbilketa teoriko eta praktikoa ahalbidetuko du. Formakuntzaren zati teorikoa, Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan izandako parte-hartze praktiko eta aurrez-aurrekoarekin osatzen da.

 

Giza eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan sakontzeko interesa duten gazteei zuzenduta dago jarduera.

 

Informazio gehiago: https://unetxea.org/eu/beken-deialdia/

 

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2023-06-05
Lizentzia Kontaktua