A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Besterik
9:00-18:00
MINTEGI IREKIAK: INTERNATIONAL WORKSHOP ON READING AND DEVELOPMENTAL DYSLEXIA
Mintegiaren atal honen helburua ikerlari, guraso, hezitzaile eta profesionalen arteko interakzio eta ezagutza trukeak bultzatzea da. "iWORDD -- Teoriatik praktikara" konferentzian, nazioarteko adituek maisu-hitzaldiak eskainiko dituzte, entzulego anitz bati egokituak, eta, ondoren, mahai-inguruak izango dira. Nahi duenarentzat, gaztelania, ingeles eta euskarara bat-bateko itzulpenak egingo dira.
BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language, Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren ikerketa zentroaren izenean, IWORDD - Teoriatik Praktikara mintegira gonbidatzen zaitugu.
LEKUA:
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Eraikin Nagusia, Mikeletegi Pasealekua, 53, 20009 Donostia, Gipuzkoa.
GOGORATU BEHARREKO EPEAK:
Mintegia izango den eguna: 2023ko ekainaren 9a.
Izena emateko epea: 2023ko maiatzaren 15a.
Edukiera mugatuta.
Prezioa: 60 €.
EGITARAUA
8:00-9:00 Izen-ematea. Kafea eta ongi-etorria.
9:00-10:00 Manon Jones: Irakurketa- eta idazketa- formakuntzari buruzko ikerketa RILL hizkuntza-programa erabiliz: pandemian jaioa eta orain ikasgeletan ezarria.
10:00-11:00 Simposioa/mahai-ingurua, Cameron Downing buru: Covid-19ra egokitzen: Aldaketa alfabetatzearen ebaluazio eta esku-hartzean, teknologiaren erabilera baliatuz
11:00-11:30 Kafe-atsedena
11:30-12:30 Franck Ramus: Mirarizko sendabideak behar al dira dislexiarako?.
12:30-13:30 Charles Hulme: Hizkuntzaren esku-hartze goiztiarra eraginkorra eta garrantzitsua da hezkuntza-emaitzak hobetzeko.
13:30-15:00 Bazkaltzeko atsedena
15:00 -16:00 Usha Goswami: Dislexia, erritmoa, hizkuntza eta garapenean dagoen burmuina.
16:00-17:00 Marie Lallier: Dislexia goiz detektatu eta diagnostikatzeko tresna digitalen garapenean lortutako aurrerapenak.
17:00-18:00 Mahai borobila. Moderatzailea: Manuel Carreiras