elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Solasaldi feministak

Jarduera

Kirola

Ordutegia

18:30

Agenda feministetan eta, oro har, gizartean sortzen ari diren gaurkotasuneko gaiak jorratzeko asmoz, jartzen ditugu abian solasaldi feministak; eztabaidatzeko, hausnartzeko, galderak luzatu eta geure burua zalantzan jartzeko gunea izan nahi duen espazioa, hain zuzen.

 

Hasteko, duela hamarkada batzuetatik hona mugimendu feministen barruan desadostasun gehien sortzen dituen eta azkenaldian eztabaidagai izaten ari den gaietako bat jorratuko dugu: prostituzioa.

Abian jarriko ditugun eztabaida-saioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Horretarako, izena eman eta haietan parte hartu ahal izateko ezarri ditugun jarraibideak irakurtzeko tarte bat har dezazun eskatzen dizugu:

JARRAIBIDEAK

Gune honetan parte hartzeko gogoa baduzu, eman ezazu izena urtarrilaren 28a baino lehen, e-posta honetara mezu bat bidaliz: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, Bertan, zure izen-abizenak, e-posta helbidea eta harremanetarako telefonoa jar itzazu.

Por Sorginenea Gazteizko Emakumeen Etxe Elkartea el 2022-01-27
Lizentzia Kontaktua