elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Lantegia: Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz

Jarduera

Besterik

Ordutegia

16:30-20:30 (ostirala, hilak 17) eta 10:00-14:00 (larunbata, hilak 18)

Prezioa

5€

Arropa kontsumoarekin lotutako indarkeriak aztertuko ditugu tailerrean. Gogoeta egin eta ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu. Informazioa eta izen emateak HEMEN.

Topaketa honetan, gogoeta egingo dugu gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz. Lehen saioan, gure gorputzetan modaren eta estetikaren bidez gertatzen diren indarkeria matxistez arituko gara, ehun-collageko praktika bat eginez, brodatua, argazkia eta ilustrazioa bateratuta. Bigarren saioan, arroparen ekoizpen eta kontsumoari buruz arituko gara elkarrizketan. Zer dio gure arropak gutaz? Badago modurik merkatuak inposatutako arropa-kontsumoa deseraikitzeko? Gogoeta horren inguruan, ehunezko narratibako praktika bat egingo dugu, parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua bateratuta.

Emakumeei* zuzenduta

  • Noiz? Urtarrilak 17 eta 18, ostirala 16:30etik 20:30era, eta larunbata 10:00etatik 14:00etara
  • Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik)

Prestakuntza-emaileak:

Mottainai.ZGZ kolektibo bat da, ikuspegi feminista eta komunitarioa duen ehun-artea sustatzen duena. Horrela ekarpena egiten dugu bizitzaren errespetuan oinarrituriko gizarte bat eraikitzeko, hain zuzen, aukera etikoa, harremanezkoa, politikoa eta ekonomikoa den errespetu batean. Gure gizartearen erronkei aurre egiteko ekintza soziokulturalak egiten ditugu batez ere. Zaragozan HILAKU ehun-artearen urteroko topaketa antolatzen dugu, estatuko zein nazioarteko artistak eta kolektiboak bilduta. Aracnología Social deritzon proiektua garatzen ari gara: ehun-arteko laborategi bat, Harinera.ZGZ arte komunitario zentroan. Ikastaroak ematen ditugu hainbat ehun-teknikaren inguruan, baita ehunezko narratibako mintegiak ere, ikerketa sozial komunitariorako metodologia gisa.

Por SETEM Hego Haizea el 2020-01-10
Lizentzia Kontaktua