elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Elkarrizketa, PALESTINA, Gatazkaren Errealitatea

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Paseo Fray Francisco, 4 CP 01007 (frente Ajuria-Enea)

Ordutegia

18.00 - 19.30

Prezioa

Doan

Solasaldian, Israelekiko gatazkaren markoan Palestinako herritarren giza eskubideen egungo egoera landuko dugu, baita nazioarteko komunitatearen rola ere. NIDAL AL-AZZAren ahotsarekin, Errefuxiatuen Nazioarteko Zuzenbideko irakasle palestinarra Al-Quds unibertsitate palestinarrean, eta Badil elkarte palestinarreko zuzendaria (giza eskubideen aldeko erakundea, palestinar errefuxiatu eta iheslarien eskubideak babestu eta sustatzen dituena).

IÑIGO EGUILUZ -en lekukotza ere izango dugu, berriki lurraldeak bisitatu dituen abokatu gasteiztarra; giza eskubideen aldeko hainbat erakunderekin bildu zen bertan, eta lehenengo eskutik ezagutu zuen Israelgo kartzeletan atxilo dauden pertsonen egoera.

Lagun agurgarriok:

Gonbidapena luzatu nahi dizuegu "Palestina: Gatazkaren errealitatea" solasaldira gerturatzeko. Gasteizen izango da azaroaren 19an, asteartez, Arabako Abokatuen Elkargoan (Ajuria-Enea parean), Solidaridad Internacional GGKEak antolatuta Arabako Abokatuen Elkargoaren kolaborazioarekin eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

Jarduera hau honako kanpainaren parte da: “Giza eskubideek ez dute mugarik / Los derechos humanos no tienen fronteras”; ekintzen eta salaketa ekimenen bidez giza eskubideen defentsa sustatzen dugun Gasteizko hainbat antolakunde, erakunde eta eragilek osatutako elkarlan sareak antolatu dugu. @LosDDHHNoTienenFronteras

Izan-emate: forms.gle/uE4SGqxBoYVTaiA76

Por Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional el 2019-11-04
Lizentzia Kontaktua