Ikastaroak, Tailerrak
9:30 - 14:30
dohainik
Jardunaldi hau espazio teoriko-praktiko gisa proposatzen dugu, garapen jasangarrian eta gizarte-eraldaketan diharduten pertsonei, komunikazioaren arloan dihardutenei nahiz gaiaren inguruan interesa duen edonori bideratua.
Komunikatzea ez da soilik informazioa ematea, baliabide gakoa da garapen jasangarrirako eta gizartea eraldatzeko. Gai hauei buruzko informazio-iturri nagusia, oraindik ere, ohiko hedabideak dira (telebista, irratia, prentsa...). Horien helmena ikaragarria da, baina, maiz, ez dute garapenari eta gizartea eraldatzeko heziketari buruzko behar besteko prestakuntzarik eta kontzientziarik.
Paradigma jasangarri eta feminista bat eraikitzen lanean dihardugunok askotan zailtasunak izaten ditugu gure mezuak argi eta eraginkorki helaraztea lortzeko.
Edukiak:
Lekua: Artium, Vitoria-Gasteiz
Eguna: 2019ko maiatzaren 21a, asteartea
Programa:
9:30 – 9:45
Izen-ematea eta ongietorria.
9:45-10:00
Jardunaldiaren irekiera eta sarrera, AFAren eta UNESCO Etxearen eskutik.
10:00–11:15
Komunikazioak garapen jasangarrirako eta gizarte eraldaketarako duen garrantzia. Hedabideen papera. Agenda 2030aren kasua.
Alejandra Agudo, 2030 gaian aditua den kazetaria, El País-Planeta Futuro atalean lan egiten duena.
11:15 – 11:45 Atsedena - kafea
11:45-12:45
Nola komunikatzen dugu genero-ekitatea?.
Irantzu Varela, kazetaria eta militante feminista
12.45 -14.15
Lantegi praktikoa: komunikazio eraginkorra eta eraldatzailea, gizarte zibila aktibatzeko.
Kane herritarra
14:15-14:30 Jardunaldiaren amaiera
Sarrera librea. Mesedez, baieztatu etorriko zaren, esteka honetan:
Argibide gehiago:
Amancay Villalba
945 264 196 | 94 427 64 32
a.villalba@unescoetxea.org