elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gatazkak, boterea eta emozioak gure kolektiboetan esperientziei buruzko mahai-ingurua

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Prezioa

Doan, toki guztiak bete arte.

Datorren apirilaren 11an, osteguna, Mabel Cañada (Lakabe komunitatearen sortzailetako bat), Fill a l'agulla eta CALA kolektiboekin izango dugun mahai ingurura gonbidatu nahi zaitugu. SETEMen Balio Faktoriaren ekitaldi hori arratsaldeko 19:00etan izango da, Gasteizko Etxanobe Jauregian.

Elkarrekin gogoeta egin nahi dugu, nola gure kolektiboak eraldatu nahi dugun sistemaren erreproduzitzaile bilakatzen diren, eta nola zeharkatzen dituen heteropatriarkatuak praktikak, egiturak, harremanak, eta abar. Nahi dugu gure diskurtso feministak bat etor daitezen praktikekin. Horretarako izango da esperientziei buruzko mahai-ingurua, taldearen zaintzari, kudeaketa emozionalari, giroari, gatazkei, botereari, antolakunde-ereduari, eta abarri lotutako esperientziei buruzkoa, hain zuzen.

Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.


Dinamizatzailea:

Silvia Piris, feminista, gizarte ikerketako prozesuak eta erakundeen sendotze prozesuak laguntzen ditu.

Hizlariak:

Sara Carro Ibarra. Oso konprometituta dago hezkuntza-munduarekin eta Fil a l’agulla kooperatibako kidea da; azken horrek berdintasun handiagoko gizarte baten alde lan egiten du, pertsonak osoki garatu ahal izateko eta pertsona arteko zein taldeko harremanak era askeago eta kontzienteago batean ezarri ahal izateko, gatazka ikaskuntza-iturritzat integraturik.

El Cala (Colectivo Alternativo de Aprendizajes). Ikaskuntzen kolektibo alternatibo hau Extremaduran kokatuta dago, eta eraldaketa soziala zein pertsonala du helburu, ikaskuntzan lagunduz taldean jarduteko, ikasteko, gatazkei heltzeko eta gatazkok erregulatzeko beste era batzuen bidez, eta bestelako balio batzuen bidez, autonomiari, lankidetzari, sormenari, inplikazioari eta aldaketarako prestasunari loturik.

Mabel Cañada. Gaztetatik aktibista soziala izan da, eta Lakabeko komunitatearen fundatzailetako bat (Nafarroako espazio komunitario alternatibo eta eraldatzailea).

Por SETEM Hego Haizea el 2019-04-03
Lizentzia Kontaktua