Cinema/Antzerki
2018an, 9. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde” izena hartzen du.
Eman minutu 1 INTERKULTURAren alde" ikus-entzunezko piezen nazioarteko lehiaketak honako hauek izango ditu gaitzat aurten: aniztasunean eta kulturartekotasunean elkarrekin bizitzeko eskubide unibertsala; tolerantzia eta berdintasuna; eta balioetan oinarritutako hezkuntza, pertsonek desberdintasunen kausak uler ditzaten eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin bat egiten duen mundu bat defenda dezaten.
Izan ere, kultura-eskubideak giza eskubideen parte dira, eta, gainerako eskubide guztiak bezala, unibertsalak, zatiezinak eta elkarren mendekoak dira.
Aurkeztutako piezek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 27. artikulua izango dute oinarri:
Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.
2019ko urtarrilaren 31ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.
Lehiaketa amaitu arte, gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian: Facebook, Twitter eta Instagram. Lanak gure You Tube kanalan ikusi ahal izango dira.
Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org