elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Arcadi Oliveresen hitzaldia eta kontzertua

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Salón de Actos

Ordutegia

18:30

Prezioa

Dohainik, toki guztiak bete arte.

SETEMen hilabete batzuk lanean tinko eman eta gero, 2018-19 ikasturteko programazioa prest dugula iragartzeko moduan gaude. Atondu ditugun prestakuntza eraldatzaile ugariak ezagutarazteko, gonbidatu egiten zaitugu irailaren 26an, asteazkena, egingo den ekitaldira, Vitoria-Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko ekitaldi-aretoan, 18:30ean.

‘Comprender el mundo para transformarlo. Kontsumotik errealitatea eraldatuz’ izeneko jardunaldi horretan, Arcadi Oliveres eta Puro Luego taldea izango ditugu lagun, Angela Davisen hitzetan inspiraturik: “Mundua errotik eraldatzea posible balitz bezala jokatu behar dugu, eta etengabe jokatu behar dugu horrela”.

Arcadi Oliveres ospe handiko ekonomista eta aktibista bat da, beste batzuetan ere gurekin izan dena, errealitatea hainbat ikuspuntutatik aztertzeko. Berak parte hartu eta gero, ekitaldiari amaiera emateko, Bilboko Puro Luego taldearen kontzertua izango dugu. Beraiek honela definitzen dute beren burua: “ustekabez beteriko kutxa bat, non geure estilo musikala aurkitu dugun, pink punk aldarrikatzaile emozionala”.

Aurretik, faktoriaren programazioa ezagutaraziko dugu, urritik urtarrilera bitarteko hilabeteetarako, eta gure elkartasun-auzolandegiei buruz arituko gara. Aipatutako denbora-tarte horretan, hainbat prestakuntza izango ditugu ekofeminismoari buruz, haur-jokoen kontsumoari buruz, edo kontsumo kapitalistaren eta zoriontasunaren, generoaren edo indarkeria matxisten artean dagoen loturari buruz. Programazio osoa duzu eskuragarri HEMEN.

Sarrera libreko ekitaldia izango da, aretoa bete arte. Ez pentsatu bi aldiz, etorri!

Por SETEM Hego Haizea el 2018-09-20
Lizentzia Kontaktua