elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Euskaltzaletasuna eta feminismoa; zer ikasi, hura elikatu

Actividad

Cursos, talleres

Horario

19:00

Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak.

Bi izate, praktika eta prozesu horiek non gurutzatzen diren, ze ezaugarri partekatzen dituzten, batak bestetik zer ikas lezakeen eta bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaltzen digun mahai gainean jartzea da 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroaren helburua.

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Por Portal Asociativo el 28-05-2018
Licencia Contacto