elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Kalpona Akter sindikalista eta aktibista bangladeshtarraren hitzaldia

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Prezioa

Dohainik, toki guztiak bete arte.

Datorren apirilaren 12an, Gasteizen, Kalpona Akter sindikalista eta aktibista bangladeshtarraren lekukotza entzuteko aukera izango dugu. SETEMen Balio Faktorian apiril honetarako arropa-kontsumoa hautatu dugu, eta hori dela eta elkarlanean burutuko ditugu hitzaldi horiek.

“Bangladeshen ehungintzan diharduten emakumeen borroka” izenburupean, Asiako herrialdean gure jantziak ekoizten dituztenen bizi baldintzez arituko da Akter. Aldi berean, bertako giza eta lan eskubideen aldeko borrokak Euskal Herritik babesteko gauzatu ahal ditugun ekintzak azalduko dizkigute Arropa Garbia Kanpainako ordezkariek.

Apirilaren 24an bost urte beteko dira ehungintza-industriaren historiako hondamen handiena gertatu zenetik. Bangladeshen izan zen, Rana Plaza erakina behera etortzeak 1.100 langile baino gehiago hil eta 2.000tik gora zauritu zituenean.

2013ko apirilaren 24 hartan, langileek ez zuten lanera sartu nahi gero gainean erori ziren eraikinean, zeukan egoeraren seinaleak ematen hasia baitzen. Hala eta guztiz ere, kale gorrira botako zituzten mehatxupean eta batere babes sindikalik gabe, sartzera beharturik aurkizu ziren, marka ezagunenen arropa jostera, miseriazko soldata batzuen truke.

Gero gertatu zen guztiaz hitz egitera Kalpona Akter etorriko zaigu, ehungintza-industrian lanean 12 urte zituela hasi zena. Haren eskutik ezagutuko dugu nola izan ziren gertaerak eta nola ari den Asiako herrialde hartan aurrera eramaten ehungintzako langileen giza eskubide zein lan-eskubideen aldeko borroka.

Ondo idatzi zure agendan! Sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte.

– Apirilak 12, osteguna, 19:00etan Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-04-06
Lizentzia Kontaktua