elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ikastaroa: Nire diruak ez du gerrarik finantzatuko!!

Jarduera

Besterik

Ordutegia

16:30-19:30 (ostirala) eta 10:30-13:30 (larunbata)

Prezioa

10€

SETEMen Balio Faktorian Finantza Etikoak landuko ditugu martxoan zehar, galdera bati erantzuna bilatzeko: zer egin zure diruak gerra elikatu ez dezan? Horretarako hainbat jarduera antolatu ditugu; horien artean, antimilitarismoaren eta feminismoaren inguruko ikastaro hau, martxoaren 23an eta 24an.

Ikastaroa martxoaren 23an (16:30etatik 19:30etara) eta 24ean (10:30etatik 13:30etara) izango da SETEMek Gasteizen duen egoitzan (San Vicente de Paul kalea, 10). Desobedientzia zibilaren gaian sakonduko dugu eraldaketa politikorako tresna gisa, bere aukerak, zailtasunak eta lorpenak. Gainera, emakumeek gerretan eta bakearen berreraikuntzan duten papera landuko dugu, Beltzez Jantzitako Emakumeen kasuan erdiratuz. Formatzaileak hauek izango dira:

-Mar Rodríguez Gimena, 25 urtez ekintzailea, gaur egun Madrileko asanblada antimilitaristan, AAMOC -Alternativa Antimilitarista Movimiento de Objeción de Conciencia- en barne dagoena.
-Jaime Sánchez Barajas, 30 urtez ekintzailea, gaur egun AAMOC-en eta Madrileko Desobedientzia Zibilaren Plataforman.
-Eva Aneiros Vivas, Madrileko Beltzez Jantzitako Emakumeak Gerraren Kontra kolektibokoa. Madrileko asanblada antimilitaristako kidea ere bai.
-Begoña Oleaga, Gasteizko Emakumeok Gerraren Aurka kolektibokoa.

Urteak daramatzagu banku eta aurrezki kutxek armamentuan egiten dituzten inbertsioak salatzen, txostenen zein Banka Armatua kanpainaren bidez, baita arrakasta handia izan zuen Zure diruarekin izeneko dokumentalarekin. Orain pausu gehiago ematera goaz jakiteko gure dirua gerretan ez amaitzeko zer beste aukera ditugun, desobedientzia zibilaren bitartez.

Interesa duzu? Hemen izena eman dezakezu.

Por SETEM Hego Haizea el 2018-03-19
Lizentzia Kontaktua