Ikastaroak, Tailerrak
19:00
Entrada libre hasta completar aforo
Datorren martxoaren 20an SETEMEko Balio Faktoria indarrez beteta hasiko ditu bere martxoaren jarduerak, finantza etikoen inguruan hausnartuko direnak. Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da, arratsaldeko 19etan, burutuko duen Arcadi Oliveresekin topaketa.
Gure dirua eta guden arteko harremanaz arituko gara bertan, paradisu fiskalak, zerga-iruzurra edota eragozpen fiskala bezalako gaiak azaleratuz.
Arcadi Oliveres ekonomialari eta Giza Eskubideak sustatzaile eta defendatzaile nekaezina da. Hitzaldi, mahai, ikastaro… askotan parte hartzen du, eta Hegoalde eta Iparraldearen arteko harremanak, nazioarteko merkataritza, kanpoko zorra eta defentsa-ekonomia dira askotan jorratzen dituen gaiak.
Arcadik gure diruak gerra elika ez dezan hainbat gako emango dizkigu, gizabanako bakoitzak praktikan jarri ahal ditugunak, esaterako, eragozpen fiskala.
Topaketa horretaz gain, finantza etikoen inguruko ikastaro bat burutuko dugu martxoan. Sartu Balio Faktoriaren programan eta, nahi baduzu, eman izena!.
Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Hartu zure eserlekua!