elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Presentación del Informe de la UNESCO

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Sede del Gobierno Vasco en Lakua (Euskaldun Berria Aretoa. Donostia-San Sebastia

Ordutegia

11:00etan

Prezioa

Dohainik

UNESCO Etxea - Euskal Herriko UNESCO Zentroak Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea izeneko txostenaren aurkezteko ekitaldira gonbidatzen zaitu. Azaroaren 22an izango da, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan (Euskaldun Berria Aretoa - Donostia-San Sebastian, 1, Gasteiz)

Mundu mailako Hezkuntzaren Jarraipen Txosten berria, bigarrena, aurkeztu berri du UNESCOk. Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea du izenburu, eta nazioarteko komunitateak hezkuntzaren arloan Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua (GIH) lortzearren hartutako konpromisoan zer aurrerapauso eman diren aztertzen du

Erantzukizuna hezkuntzan ere badu aztergai, eta analizatzen du kontuak emateko zer mekanismo diren eraginkorrenak eta zer faktore politiko, ekonomiko eta sozialek eragiten duten kontu emate horrek behar bezala funtzionatu edo porrot egitea. Zenbait gomendio ematen ditu, hezkuntza-zerbitzu eraginkorrago, efizienteago eta ekitatiboagoak emateari buruz.

Txostenean ondorioztatzen denez, besteak beste, bidegabea da, eta kalterako ere bai, hezkuntza-sistemak dituen akatsen errua irakasleei leporatzea, haien absentismoagatik edota behar besteko emaitzak ez dituztela eta.

Informazio gehiago argitalpen honi buruz >>

Parte hartuko dute:

  • Rosa Vidarte, txotenaren ikerketa-eta prestaketa-taldeko kidea. Politika Publikoa eta Ekonomian nazioarteko aditua.

  • Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea.

 

Bertaratuek Txostenaren laburpena jasoko dute.

Sarerra librea

SEtorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria

 

Informazio gehiago:

Monika Vázquez.

m.vazquez@unescoetxea.org

94 427 64 32

 

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2017-11-15
Lizentzia Kontaktua