elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministak

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Ordutegia

10:00 - 20:00

Prezioa

Dohainik, toki guztiak bete arte.

Hamaika Begirada *Kon-gresua Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egingo da, urriaren 19an eta 20an, kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduta.

Eman izena HEMEN.

Bi jardunalditan banaturik, kongresuak hiru ardatz izango ditu:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
  • Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko


Horrez gain, esperientzien azoka moduko bat izango da, non alternatibak erakutsiko diren. Bertan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gehiago jakin nahi duzu? Klikatu HEMEN.

HEMEN duzu Kon-gresuaren egitaraua.

Klikatu HEMEN esperientzien azokaz gehiago jakiteko.

Zerbait galdetu nahi diguzu? Idatzi kongresua@setem.org helbidera edo deitu 945120746 zenbakira.

Kongresuaren finantzatzaileak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia dira.

 

*Kon-gresua: “bildu eta elkarrekin pausoak eman” nahi dituzten horiekin, hain zuzen (horixe da, bada, kon-gresuaren asmoa: congredi (elkarrekin joan, bildu). Latinezko aditz horren osagaiak con- aurrizkia (elkarrekin) eta gradi aditz bakuna (pausoak eman, ibili) dira.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-09-29
Lizentzia Kontaktua