elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Bakeak egin: Kolonbiako gudaren ume eta emakume biktimentzako adiskidetzearen esanahiak hitzaldia

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Ordutegia

18:00 - 19:30

Prezioa

Sarrera librea leku guztiak bete arte

Datozen egunetan SETEMen Kolonbian elkarte kide den Corporacion Educativa COMBOS elkartearen bisita izango dugu Euskadin. Hori aprobetxatuz, datorren apirilaren 3an, arratsaldeko 18etan, gure Gasteizko egoitzan “Bakeak egin: Kolonbiako gudaren ume eta emakume biktimentzako adiskidetasunaren esanahiak” izenburuko solasaldia abiatuko dugu.

Gloria Maria Bustamante COMBOS erakundeko ikerketen arduraduna eta bere herrialdean hainbat sari eskuratu dituen olerkaria izango da hizlaria. Gudaren ondorioak pairatu dituzten Medellingo Comuna 13 auzoko ume eta emakumeez egindako ikerketari buruz arituko da Bustamante, barkamena eta adiskidetzea ardatz bezala. Hori guztia herrialdean izandako bake prozesu eta itunak kontuan hartuta.

SETEMek eta COMBOSek Medellinen bereziki kaltetuak izan diren kolektiboekin adiskidetze eta bake kultura eraikitzeko egitasmoak aurrera eramaten ditugu elkarrekin, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien finantzazioari esker.

Por SETEM Hego Haizea el 2017-03-30
Lizentzia Kontaktua