elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Indarkeria matxistak kontsumitzen dugunean?

Ordutegia

18:00etan

Prezioa

Dohainik, leku guztiak bete arte

Indarkeria matxistak kontsumitzen dugunean? aurkezpen-tailerrera gonbidatu nahi zaitugu, datorren martxoaren 22an, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean. Maria Maeztu Forum Feministak antolatuta eta Muxote Potolo Bat elkartearen partehartzearekin. Gasteizko Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko jardueren barruan kokatzen da ekitaldia. Izena ematea derrigorrezkoa da, vitoria-gasteiz@setem.org helbidera idatziz edo 945120746 zenbakira deituz.

Pasa den otsailaren 24an Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzak ezagutzera eman genituen. Lan horrekin, egiaztatu nahi izan dugu zer harreman dauden indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean, behin etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak aztertuta.

Tailer honen bidez azterlanaren emaitzak ezagutzera emango ditugu Gasteizen. Zuen zain egongo gara!

Por SETEM Hego Haizea el 2016-03-14
Lizentzia Kontaktua