elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

"Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon" mintegia

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir

Ordutegia

10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Prezioa

Dohainik

Hurrengo hilaren 12an, larunbata, "Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon. Euskal Herriarekin zubiak eraikiz" mintegira gonbidatu nahi zaitugu, Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Bertan, euskaldunok Txiapaseko emakume lesbianoek egindako memoria historikozko lana ezagutzeko parada izango dugu.

Mintegian Yolanda Castro eta Marla Gutierrez gure Txiapasen elkarte kide den Kinal Antsetik-eko kideek 1985tik Txiapaseko mugimendu lesbikoak gailendu behar dituen borrokak eta erresistentziak jorratuko dituzte. Horrez gain, "Rompiendo la heteronormatividad en comunidades indígenas o urbanas" bideo-dokumentala aurkeztuko dute.

SETEMek antolatutako mintegi hau Gasteizko Udaleko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren jarduera-egitarauen barruan kokatzen da. Izen-emateak abenduaren 5a arte irekiko dira, eta vitoria-gasteiz@setem.org emailez edo 945120746 telefono zenbakian egin daitezke.

Por SETEM Hego Haizea el 2015-11-26
Lizentzia Kontaktua