elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

HARIMAKILA : prozesuaren emaitzen aurkezpena

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Non

Sala Ortuño Aretoa

Ordutegia

18:30

Prezioa

Dohainik

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu HARIMAKILA prozesuaren emaitzen aurkezpenera. Sorkuntza artistikoko parte-hartze prozesu hau Mobiolak kolektibo artistikoak eta SETEM erakundeak antolatu dute eta Gasteizko Udalaren babesa izan du “2013ko Giza Eskubideen eta Sorkuntza Artistikoa”ren lehenengo deialdiaren bitartez.

HARIMAKILA 2013ko abenduan Gasteizko Montehermoso Kulturuneko ur-biltegian jarri zen
instalazio interaktibo batean hezurmamitu zen. Ekimen horren helburua zen herritarrei Asian jantzigintzaren sektorean lan egiten duten pertsonek jasaten dituzten eskubide-urraketakerakustea eta Arropa Garbia Kanpainaren aldarrikapenak azaltzea zentzumenetan eta bizipenetan oinarritutako planteamendu batekin, arroparen kontsumoaren eta ekoizpenaren gaineko begirada kritikoa bultzatzeko.
Instalazioak jantzigintzako tailer asiar bat interpretatu zuen, Gasteizko hondakin birziklatuekin eraikitako tailer batekin. Instalazioa egiteko, hainbat diziplinatako artistekin lantalde bat osatu zen, etagasteiztarren parte-hartzeaz ere baliatu zen.
Ekainaren 26ko aurkezpenean, HARIMAKILA ekimenaren bidez lortu eta ikasi duguna (asko izan da) azaldu nahi dizugu. Horretarako, HARIMAKILAren eraketa islatzen eta sistematizatzen duen bideo-erreportaje bat  eskainiko dugu.
Mobiolak kolektiboak eta SETEMek ekitaldi honetan izango zarela espero dugu, eta aldez aurretik ematen dizkizugu eskerrak zure interesagatik.
Por SETEM Hego Haizea el 2014-06-23
Lizentzia Kontaktua