elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

HITZALDIA: Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioa

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Non

SALA LUIS DE AJURIA

Ordutegia

19etan

 

-Juan Soroeta, UPV-EHUko Nazioarteko Zuzenbide irakaslea.

-Western Sahara Resource Watch (Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioa salatzen duten elkarteen sarea).

-Giza-eskubideen arloko ekintzailea.

Une erabakigarria da hau Mendebaldeko Saharako gatazkan, eta are gehiago, 2011n Europar Batasunaren eta Marokoren arteko Arrantza Hitzarmena berritu ostean, Maroko Mendebaldeko Saharako lurralde ez autonomoan gauzatzen ari den baliabide naturalen espoliazioaren aurkako borrokan.

Europar Batasunak muzin egin zien jasotako lege-ohartarazpenei, zeintzuek jakinarazten zuten 2007an izenpetutako Arratza Hitzarmenak nazioarteko arauak urratzen dituela eta NBE Afrikako gatazkarik antzinakoenari irtenbidea bilatzeko egiten ari den ahalegina oztopatzen duela. Halaber, legearen arabera, hitzarmen horrek 35 urteko okupazioa mantentzea bultzatu du eta ez dio inolako onurarik ekarri saharar herriari.

NBEk ez du Maroko legez kanpo kontrolatzen duen lurraldearen potentzia administratzailetzat aitortu; eta, ondorioz, ez du Mendebaldeko Saharako baliabideak saldu edo esplotatzeko eskubiderik, ezta beste herrialde batzuei baimenak ematekorik ere. Hortaz, Marokoren ekintzak lapurretatzat baino ezin daitezke jo.

Egungo hitzarmenak Marokoren okupazio basatia onartzen du eta gatazka luzatzea bultzatzen du. Horregatik guztiagatik, Mendebaldeko Saharan arrantza-jarduerak berehala geldiarazteko ESKATZEN DUGU, aipatu hitzarmenean, Mendebaldeko Saharako urak kanpoan uzten dituen zuzenketa egiten den arte.

Okupatutako Saharan ARRANTZARIK EZ EGITEKO 4 arrazoi

1) Ezmorala da sahararrentzat, zeintzuk Marokoren okupaziopean edo erbestean bizitzera beharturik dauden.

2) Lurraldea eskuratzeko Marokok egindako oinarririk gabeko eskaerak politikoki babesten direlako.

3) Nazioarteko legeak urratzen direlako.

4) Europar zergadunen dirua gastatzen delako. EB Marokorenak ez diren uretan arrantzatzeagatik ordaintzen ari da; Europako arrantza politikaren aurka, gainera.

HAS ZAITEZ LANEAN MENDEBALDEKO SAHARAKO BALIABIDE NATURALEN ESPOLIAZIOAREN AURKA!

Por Arabako SEADen Lagunen Elkartea el 2010-10-28
Lizentzia Kontaktua