Denbora bat daramate “bakarrik dauden adingabe atzerritarrez” asko hitz egiten berrietan, mitin politikoetan, sareetan... Guk ez dugu mutil migratzaileez hitz egin nahi, haiei entzun baizik; hitza eman nahi diegu nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Abiapuntu hori izan zuen antzezlan honek eta libertimendutik, umoretik, errealitatetik eta aurreiritziak baztertzetik sortu zen.
Zortzi eta bost urteko bi haurrek Mexikotik Alburquequera bidaiatuko dute amarekin batera, bizitza hobe baten bila. Ama lanetik itzultzeko zain daudela, auzo berri eta arriskutsuari begiratuko diote leihotik, kaseteekin ingelesa ikasiko dute, eta amak Disneylandera joateko hitza bete ahal izatea desiratuko dute.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.
Tipularen sehaska kanta, Lander Garrok zuzendutako film-dokumentala, espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekarri nahi duen Filma