Gure gizarteak gero eta terapia-zaleagoak dira, eta horrek pertsonaren ezinegonak jartzen ditu erdigunean. Mugimendu sozial asko, ordea, feminismoa batik bat, aspalditik dabiltza gogoetan, jakiteko ea nola egin daitezkeen zaintza-prozesuak kolektiboagoak. Nola moldatzen dira gure ongizateaz arduratzeko modu guzti horiek elkarbizitzan? Zer ideologia sozio-kultural daude atzean, eta nola lotzen zaizkio bata besteari?
Hainbat herrialdetako arte eszenikoetan, zirkuetan eta clownetan aritzen diren artistek ametsak partekatzen dituzte "Pallasos en Rebeldia" izeneko proiektuan; barrearen eta artearen bidez adierazten den espazioa nazioarteko elkartasunerako eta herrien arteko anaitasunerako.