Casa de las asociaciones Itziar
2025-06-04
12:00 eta 18:30
Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) herritarrei zuzendutako energia-komunitateen inguruko bi informazio-saioa antolatu ditu, energia-komunitateen eredua hurbiltzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko. Jardunaldi hauek ekainaren 4an, asteazkena, 12:00etan eta 18:30etan izango dira.
Energia-komunitateak eredu demokratikoago, jasangarriago eta parte-hartzaileago bat lortzeko funtsezko tresna gisa aurkezten dira. Helburu honekin, Gasteizko Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) energia komunitateei buruzko jardunaldi hauek antolatu dugu. Jardunaldi hauek Gasteizko Itziar elkarteen etxeko erabilera anitzeko gelan egindo dira, eta auzoko bizilagun guztiei zuzenduta dago.
Saioan zehar hainbat gai landuko dira, hala nola, herritarren parte-hartzea, forma juridiko ohikoenak, ohiko oztopoak, antolaketa eredu ezberdinak eta horrelako ekimenak martxan jartzeko finantzazio bide posibleak.
Maiatza eta ekaina bitartean hiriko hainbat auzotan egingo diren jardunaldi hauen helburu nagusia zalantzak argitzea, ezagutza partekatzea eta tokiko trantsizio energetikoan jende gehiagoren parte hartzea erraztea da.
Izena ematea beharrezkoa da. Hurrengo formularioaren bidez egin dezakezu: https://forms.gle/ue5cnoW8wLZVAnGu8
Lekua: Hegoalde Gizarte Etxeko erabilera anitzeko gelan.
Data: Ekainaren 4ean, 12:00etan eta 18:30etan