Charlas, Exposiciones
Juntas Generales de Bizkaia. Hurtado Ameztega 2. Bilbao
9:30 h - 13.30h
Gratuita
https://forms.gle/9cvQnCt2ioXiTfWn9
VISIBILIZACIÓN DE LA DISCAPACIDAD EN PERSONAS MENORES DE EDAD.
LA RESPONSABILIDAD Y COLABORACIÓN ENTRE ASOCIACIONES Y ADMINISTRACIÓN.
Jardunaldi honek administrazioko profesionalentzat,
elkarte-sarekoentzat eta desgaitasuna duten haur eta nerabeekin lotuta dauden pertsonentzat
topaketa-gune izan nahi du, beren arazoak eta zailtasunak ikusgai egiteko,
ezagutza hobetzeko eta administrazio publikoari helaraziko zaizkion
proposamenak eta gomendioak azaltzeko. Desgaitasuna duten haurrek eta nerabeek
beren eskubideak oso-osorik erabili ahal izatea erronka bat da. Beraz, pauso
inklusiboak eman behar ditugu, ahal delako eta ezinbestez eman behar direlako.
Hartzaileak, batez ere, esparru publiko eta pribatu guztietako
profesionalak dira, bai eta gaiarekin zerikusia duten zenbait diziplinatako
ikasleak eta zuzenean edo zeharka desgaitasuna duten haurrekin eta nerabeekin
lanean diharduten elkarteak ere.