Charlas, Exposiciones
18:00 - 19:30
Doan
https://www.vitoria-gasteiz.org/j31-01w/formularioViewer/create?formularioId=971
Hiruki gatazkatsua liburuak enplegua, zaintza lanak eta parte hartze soziopolitikoa uztartzeko oztopoetan eta aukeretan jartzen du arreta. Eguneroko bizitzan hiru eremu hauek uztartzeko zer-nolako malabareak egin behar diren aztertuko du. Hiruki gatazkatsuaren hainbat protagonistaren bizipenetatik abiatutako hausnarketa da honakoa. Hiruki gatazkatsuaren protagonistek zer oztopori aurre egiten diete? Eta zer estrategia erabiltzen dute dena uztartzeko? Nolakoa izan daiteke zaintza erdigunean jarriko duen parte-hartze eredu bat? Nola sortu ditzakegu zaintza ardurekin bateragarriak diren espazioak?
Marina Sagastizabal EHUko irakaslea da Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean. Horrez gain, Bilgune Feministako militantea da. Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. Soziologian doktoregoa egin zuen honako tesiarekin: “La triple presencia. Estudio sobre el trabajo doméstico-familiar, el empleo y la participación sociopolítica”. Lan horretatik eratorri da Hiruki gatazkatsua (Susa. 2020) eta La triple presencia (Txalaparta. 2024).