elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mahai-ingurua: Top Manta eta Ker Fatou: aldarrikatzen eta kulturak hurbiltzen dituen moda

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:30-20:30

Prezioa

Sarrera doakoa da, toki guztiak bete arte.

Mahai-inguru honetan Top Manta (Bartzelona) eta Ker Fatou (Bilbo) ekimenen istorioak ezagutuko ditugu, arropa eta osagarriak egin eta saltzen dituzten ekimenak direnak, hain zuzen. Baina proiektu hauetan modaz haratago elementu asko elkartzen dira: artisautza, migrazioak, bidezko merkataritza, antirrazismoa, ekonomia solidarioa, oihalen hizkuntza…

Gonbidatuekin batera, euren proiektuen jatorria eta helburuak ezagutuko ditugu, izan dituzten erronkak eta merkaturatzen dituzten artikuluen esanahi kultural eta sinbolikoa ere bai.

  • Noiz? Apirilak 23, asteartea, 18:30etik 20:30era
  • Non? Montehermoso (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea 

Moderatzailea:

Tania Cañas Siriany, Hegoaldetik Enarak Kooperatiba Feministakoa, Zuzenbidea ikasi zuen, berdintasun teknikaria da eta giza eskubideen arloan esperientzia dauka. Katherine Astudillorekin batera Enarak Kooperatiba sortu zuen, emakumeen eskubideen eta ekonomia sozial eraldatzailearen arloan lan egiten duena ikuspegi feminista eta dekolonialetik, metodologia libertario eta emantzipatzaileekin.

Parte hartzaileak:

Top Manta 2017an sortu zen, Bartzelonako Kaleko Saltzaileen Sindikatuaren arropa sozial eta solidarioaren marka gisa. “Mantero”en bizi-baldintzak hobetzeko sortutako marka da, irizpide etiko eta iraunkorrekin sortutako proiektua, migratzera behartu beharrean tokiko komunitateen etorkizuna bermatzen duena.

Ker Fatou Bilbon dagoen denda bat da, Fatou Diengak 2019an irekitakoa. Senegalgo, Euskal Herriko eta Espainiako kulturen arteko topagune izan nahi du, Afrikako oihalen eta artisau-artikuluen bidez, gehienak senegaldarrak.

Por SETEM Hego Haizea el 2024-03-27
Lizentzia Kontaktua