elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Euskararen Nazioarteko Eguna

Jarduera

Kirola

Euskararen eguna dela eta, ospakizuna izango dugu Gasteizen abenduaren 3an, 17:30etik aurrera. Lehenbizi, Landatxo kiroldegian elkartu eta antzerkiaz gozatuko dugu, ondoren Andre Maria Zuriraino kalejira egingo dugu, Kumbalayê batukadak lagunduta. Andra Maria Zurira heldutakoan, kandelak piztuko dituzte bertaratzen diren herritarrek. Eguraldi txarra ginez gero, kandelen mosaikoa Arkupeetan jarriko da.

 

Egitaraua

  • 17:30 Antzerkia: "Baserriko porrusalda", Bapatean Zirkoren eskutik, Landatxo kiroldegian. Barazki eta lapiko artean, euren nahi eta ezinak, amets eta trapu zaharrak erakutsiko dizkigute Julianak eta Mantsok.

  • 18:30 Kalejira, Landatxotik abiatuta, Kumbalayê batukadak lagunduta.

  • 19:00 "Kandelak Piztea. Euskara argitu". GEU elkarteak urtero Gasteizko beste eragileekin elkarlanean antolatzen duen ekitaldia da. Kandelen bitartez, euskara argitzea da helburua, guztion artean. Ekimen parte hartzailea da, argia eta Gasteizko kalea ardatz dituena.

Jarduera hau Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren parte da.

Por GEU ELKARTEA el 2023-11-27
Lizentzia Kontaktua