Cine/Teatro
18:30
Emakumeak doluan, etxean giltzapetuta. Maitasun eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu. Bada, gaur egun hilda dauden Adela eta Martirioren ikuspegitik helduko zaigu La casa de Bernarda Alba liburuaren egokitzapen hau.
Pieza dramatiko honek erreferentzia klasikoak eta egungoak biltzen ditu, eta testuko poesia irudietara eramaten, eszenaratze espresionistarekin eta umoreari lekua egingo dion estetika esperpentikoarekin.
Indar espresiboa makillaje-maskarek, zuzeneko musikak eta elementu eszenikoen transformazioak ekarriko dute. Aurkako poloen arteko bidea da, musikalaren, groteskoaren eta poetikoaren artean dabilena.
Konpainia: NAITA produkzioak
Hizkuntza: Euskara
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.