elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

eta... GURE EMANTZIPAZIOA? HIRUBURUA GASTEIZ

Jarduera

Kirola

Non

Ada Gasteiz 85

Ordutegia

18:00/20:00

Prezioa

Dohanik

Etxebizitza eta kalitatezko enplegua bizitza-proiektu autonomo bati ekiteko ezinbesteko bi euskarri dira. Euskal gazteek 30 urteren bueltan emantzipatzen ziren bataz beste 2019an, eta ondoren etorri zaigun pandemiak, krisi hau larritu besterik ez du egin, askoren emantzipazio eta bizitza proiektuak etenez.

ETA…GURE EMANTZIPAZIOA?

Etxebizitza eta kalitatezko enplegua bizitza-proiektu autonomo bati ekiteko ezinbesteko bi euskarri dira. Euskal gazteek 30 urteren bueltan emantzipatzen ziren bataz beste 2019an, eta ondoren etorri zaigun pandemiak, krisi hau larritu besterik ez du egin, askoren emantzipazio eta bizitza proiektuak etenez.

Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Eta… GURE EMANTZIPAZIOA? ekitaldia antolatu dugu, emantzipazioaren inguruko bi saio: etxebizitzari buruzko saioa ekainaren 7an eta enpleguari buruzkoa ekainaren 14an.  Biak ere Europa Jauregian izango dira, 18:00tatik 20:00tara. Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru profil protagonista —gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da. Bertan, gazteak, etxebizitzaren eta enpleguaren gaiak ardatz izango duen solasaldiak sortuko dira hobetzeko-proposamenak egiteko denon arteanEman izena hemen!

Ekainak 7 eta 14an Europa Jauregia

Noski, guk ‘Eta… gure emantzipazioa’ antolatzerakoan buruan izan dugun guztiaz gain tarte bat egongo da zuk zure gaiak ere proposatzeko. Talde txikietan egonda ekitaldia dinamikoagoa izango da eta denok izango dugu aukera iritzia plazaratu eta proposamenak jorratzeko. Gorde datak zure agendan: etxebizitzaren saioa ekainaren 7an izango da, eta enpleguaren saioa ekainaren 14anEuropa Jauregian arratsaldeko 18:00an.

Asistentzia berrestea eskertuko genizuke, telefonoz 688737092 (Ane) edo 688737153 (Oihana) zenbakietara deituz, etxebizitza@egk.eus edo bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikoetara idatziz edota galdetegi hau betez.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2021-05-27
Lizentzia Kontaktua