elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Banatzaile Alternatiboen azoka

Jarduera

Kirola

Etxeetan itxi gintuzten.
Hitzaldi, aurkezpen eta Gaztetxean egitekoa zen festa ere bertan behera utzi behar izan genituen.
Baina ez genuen alde egin, eta webgunean Covid-aren liburutegia sortuz eta audio ugari zintzilikatuz geure burua birasmatu genuen.
Kalera itzuli eta ZAPataneoko ateak ireki genituen.
Heltzear dago Zaharraz Harro, baina ezin ditugu  Liburu eta Eztabaida antiautoritarioari buruzko topaketak  nahiko genukeen bezala ospatu.


Hala eta guztiz ere, espazioak zuekin guztiokin eta auzoarekin partekatzeko, ekainaren 23 eta 27 tartean Azokatxo bat antolatuko dugu zapateneon bertan, banatzaile eta argitaletxe alternatiboen lana aldarrikatzeko.
Izan ere elkarrizketa, elkarrekiko elkartasuna eta sistemaren eta mehatxu dugun "normaltasun berri"-aren kontrako borroka bultzatzen duten material, espazio eta esperientziak sortzen dituzten proiektuokin senidetuta sentitzen gara.
Zatoz bisita bat egitera, partekatu zure iritziak eta disfrutatu jai hauetaz ZAPateneorekin.
http://zapateneo.net
https://twitter.com/zapateneo
ZAPateneoren katalogo osoa kontsultatu: http://zapateneo.net/catalogo

Por ZAPateneo el 2020-06-23
Lizentzia Kontaktua