Karpa gorria emakumeontzako gune sendagarri bat da. Oihal gorriekin eta beste objektuekin apainduta, Umetoki Handi baten irudikapena lortzen da. Gure buruekin, beste emakumeekin eta gure arbasoekin daukagun harremana osatzeko leku aproposa da. Gure egiak eta gure errealitateak erdialdean jarriko dira, gizarte patriarkalak zabaltzen dituen mezu okerretatik alde egiten. Karpa Gorrian emakumeak goratu egiten ditugu eta gure ezaguerak, sexualitatea eta natura ziklikoa aitortzen eta ohoratzen dira. Honek guztiak gure botere pertsonal eta kolektiboarekin konektatzen gaitu. Saio bakoitzean gai bat landuko da.