elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Nor bere bizitzaren jabe. Heriotza duina: eutanasia, zainketa aringarriak, aurretiazko borondateak...

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Casa de la Cultura en Samaniego ( Alava)

Ordutegia

17:00etatik 19 :00etara

Prezioa

Dohainik, aforoa bete arte.

Adiskide agurgarria:

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizugu martxoaren  2ko ( astelehena) 17:00etan hitzaldi-solasaldia eskeiniko dela Samaniegon , “Nor bere bizitzaren jabe. Heriotza duina: eutanasia, zainketa aringarriak, aurretiazko borondateak” izenpean, Arabako DMD-DHEren eskutik.

Hiltzearen esperientzia (dela hiltzen ari denarena, dela haren senideena) gertakari mingarria izan daiteke, baina, aldi berean, baita gertakari lasaia, sufrimendurik eta ezinegonik gabea… hain zuzen ere heriotza duina izan delako. Baina, zer esan nahi du heriotza duinak? Bada, pertsona bakoitzarentzat esan nahi duen horixe bera.

 

Pertsona gehienek minik gabe, asaldurarik gabe eta ahalik eta larritasun gutxienarekin hil nahi dute. Eta hori bete edo ez, neurri handi batean, beharrezko zaintza aringarri guztiak baliatuko dituen osasun-arreta on baten menpe egongo da, behar izatera baita sedazio aringarria ere.

 

Gainera, jende gehienak ez du azken prozesua beharrik gabe luzatzea nahi izaten, baina zenbait faktoreren menpe egongo da hori: egokitu zizkion osasun-langileak, beraren eta senideen nahia, eta bizi-testamenturik egin duen edo ez.

 

Pertsonen % 4 inguruk noiz hil aukeratu beharra sentitzen du, hau da, borondatezko heriotza, onik hiltzeko berme gisa. Horrek eutanasia eta suizidio lagundua despenalizatuko duen legedia eskatzen du.

 

Hiltzear dagoen pertsona bera izan behar da bere heriotzaren protagonista, hiltzeko prozesuan zorte on edo txarraren menpe egon beharrik gabe, hots, nolako osasun-langilea egokitu zaion edo bidaiatzeko nahiko dirurik ba ote duen (heriotza onaren turismoa) kezkarik gabe.

Por DMD-DHE ( Duintasunez Hiltzeko Eskubidea el 2020-02-26
Lizentzia Kontaktua