elkarteak.org

es
eu
Esparrua
Testua

Agenda listado de talleres, actividades, etc

COCREACION EN LA BÚSQUEDA DE SOLUCIONES A RETOS URBANOS

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Elkarrekin Bizitzen Ikasi programa, topaketa eta elkarbizitza guneak sortzean datza, herritarren arteko hartu-emana, komunikazioa eta elkar ezagutza bultzatuz, berdintasunezkoa eta solidarioa izango den hiriaren alde egiteko.


3.edizioan, 2018-2019, Bizikidetza eta Aniztasun Elkargunean sortutako hainbat proposamen jaso ziren aurreko ikasturtean. Horien artean, hirigintzak bizikidetzan izan dezakeen eragina. Interes horri erantzuna eman nahian ondorengo ekintza antolatu da.
COCREACION EN LA BÚSQUEDA DE SOLUCIONES A RETOS URBANOS

Lehengo saioa - otsailaren 5ean  -19:00-21:00-  Aldabe Gizarte etxean. Sarrera-saioa, Kalea eginez! hiri-laborategiaren esperientzia eta ikasketa nabarmenenak konpartitzeko. Ekimen hori Bilboko hiru auzotan garatu izan da –Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala–, Human Cities proiektuaren baitan , Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbo Udalaren laguntzarekin. Gero, solasaldi irekia egingo dugu, proiektuari buruz galdetzeko eta Gasteizen hirigintza eta bizikidetzarekin lotutako hiri-erronken inguruan hausnartzeko.
Bigarren saioa - otsailaren 6an  - 10:00-14:00- Aldabe Gizarte etxean. Elkarren arteko sormen lantegia, Gasteiz berariaz dituen zenbait hirigintza-erronkari irtenbidea emateko, teknikariek, erakunde-ordezkariek, elkarteek eta herritarrek oro har planteatuak.

 

Dinamizatzailea: URBANBAT,  Hiri-Berrikuntza Bulegoa

Zuen laguntza eskatu nahi dizuegu gai horretan interesa izan dezaketen erakunde eta pertsonen artean zabaltzeko.
Antolaketa lanak errazteko, etorri nahi izanez gero bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu bat bidaltzea

Por Elkarteen Ataria el 2019-02-01
Lizentzia Kontaktua