elkarteak.org

es
eu
Ámbito
Texto

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Hizkuntza Eskubideen Protokoloa

Actividad

Concentraciones

Horario

19:00

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, gizarte eragileen, antolakundeen eta adituen artean landutako dokumentu bat izango da, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko hartu beharreko gutxieneko neurriak jasoko dituena. Horren ondorioak Donostian, 2016ko abenduan aurkeztuko dira Europako Kultur Hiriburutzaren baitan. 1996ko Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala oinarri hartuz, hizkuntza eskubideen defentsan gizarte zibilak egindako ekarpen berritua egin nahi dugu hain zuzen.

Gizarte eragileek eta hizkuntzen alorrean interesa duen orok, Protokoloak jaso behar dituen neurri zehatzak proposatuko dituzte 2016ko lehen seihilekoan.

Ekarpen horiek egin ahal izateko “Protokoloa osatzeko Gidaliburua” osatu dugu eta datozen hilabeteetan Europa osoko gizarte eragileen ekarpenak jasoko ditugu.

Honi guztiari buruz solasteko, Kontseiluak eta Donostia 2016 Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte, beraz, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Aurkezpen-hitzaldira Martxoaren 1ean Gasteizen, Oihaneder Euskararen etxean arratsaldeko 7tan.

Itsatsirik duzu gure gonbitea. Sarrera librea

Mesedez konfirma ezazu zure/zuen presentzia ondoko email honetara idatziz: info@protokoloa.eus

Por Saregune el 29-02-2016
Licencia Contacto