elkarteak.org

es
eu
Ámbito
Texto

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren VI. liburukiaren aurkezpena

Actividad

Cursos, talleres

Horario

12:00

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren VI. liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Liburuki berriak aditz morfologia jorratzen du, gehien erabiltzen diren aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Aurreko guztiak bezala, EHHA-ren seigarren liburukia Laboral Kutxaren babesarekin argitaratu du Akademiak.

Liburuarekin batera, edukia PDF formatuan jasotzen duen CD-ROM bat kaleratzen da.

Aurkezpena honako hauek egingo dute: Andres Urrutia euskaltzainburuak; Xabier Egibar Euskadiko Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak; Adolfo Arejita EHHA-ren zuzendari akademikoak eta Xarles Videgain EHHA-ren arduradun teknikoak.

1983an onartutako egitasmoa

Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz,Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu, bai eta kultur ondarea berreskuratzea eta zabaltzea ere. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.

Galdeketa puntuen sarea, galde-sorta eta lan metodologia finkatu ondoren, 1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten. 145 herri hautatu ziren galdeketarako: 36 bana Bizkaian eta Gipuzkoan, 27 Nafarroan, 18 Nafarroa Beherean, 15 Lapurdin, 12 Zuberoan eta 1 Araban. 145 herri horietan eginiko inkestekin 2.400 zinta grabatu ziren. Euskaltzaindiak bildurik dituen grabazioak 4.000 ordutik gora dira.

 http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&Itemid=619&catid=121&id=4601&lang=eu&view=article

Por Saregune el 27-02-2015
Licencia Contacto