elkarteak.org

es
eu
Ámbito
Texto

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mundua bizikletaz Asian urtebeteko bidaia ekialderantz (Koldo Zubizarreta & Ainhoa Perez de Nanclares)

Actividad

Cursos, talleres

Horario

20:30

Udan, bizikletaz. Udako oporraldia bizikletaz bidaiatzeko garaia izan da beti Ainhoa eta Koldorentzat. Asian, Amerikan eta Afrikan zehar makina bat kilometro egin ostean, azkenean, iritsi zitzaien bidaia luzeago bat egiteko parada.  Inguruko bizikleta bidaiariek bultzatuta, urtebetez bizikletaz bidaiatzeko erabakia hartu zuten.

2012ko udan, Indiako Kaxmirren Himalayako mendate amaigabeak gurutzatuz hasi zuten bidaia eta 2013ko udan, Japoneko Osaka hiri erraldoian eman zituzten azkeneko pedalkadak. Tartean, Nepaleko mendi erraldoiak, Myanmako tenpluak, Thailandiako hondartzak, Kanbodian Angkorko aztarnak, Laoseko lasaitasuna, Txinako aniztasuna eta Tibeteko mendialdeko bizitza ezagutzeko aukera izan zuten. Eta nola ez, bizikletak ematen duen gertutasunaz eta askatasunaz lagunduta jende zoragarria topatu dute bidean; jende xumea, beti eskuzabal.

Informazio gehiago: Mundua Bizikletaz bloga<http://munduabizikletaz.blogspot.com.es/

Antolatzailea: GEU elkartea <http://hirinet.net/Nortzuk-gara/nortzuk-gara

Por Saregune el 26-01-2015
Licencia Contacto