elkarteak.org

es
eu
Ámbito
Texto

Agenda listado de talleres, actividades, etc

"Biolentzia politikoaren memoriak, 1967-1978" aurkezpena eta mahaingurua idazlearekin

Actividad

Cursos, talleres

Horario

19:00

Emilio Lopez Adan «Beltza» gasteiztar idazleak bere azken liburua aurkeztuko du, «Biolentzia politikoaren memoriak, 1967-1978». Liburuak oroitzapen politiko pertsonalak ekartzen ditu gogora hainbat eta hainbat garaiko dokumentu eta artikuluekin batera. Federiko Krutwig, Txillardegi, Henri Lefebvre eta Mark Legasseren idatziez gain, ETA edo beste talde batzuen zenbait agiri ere elkartuak bertan.
Historiaren idazkeraren problematikaz dio idazleak: «Problema da garaian egiten zena konprenitu nahi dela gaur egunean, eta botereak sakatzen duen ideologia unilateralaren bidez. Hau da, biolentzia politikoa ez dela inoiz zilegi. Terrorismoaren krimenak beti denak direla humanitatearen kontrakoak. Humano ez direnen gaiztakeriak. Hori testuinguruan ez zen horrela, batere. Garaian garaiko eztabaidan eta balioen arabera obratzen genuen».

Por ZAPateneo el 19-11-2014
Licencia Contacto