Charlas, Exposiciones
05-02-2026
18:30
Emakumeon gure gorputzaren gaineko eskubidea zalantzan jartzen da behin eta berriro. Borroka eta mobilizazio ugariren ondoren lortu zen Espainian Abortuaren lehenengo Legea 1985ean.
Tamalez, berrikitan Gasteizen katoliko ultraeskuindarren alde eman den epaiak argi uzten du abortuaren aldeko bide hori ez dela amaitu.
Datorren otsailaren 5ean, Sorginenea elkarteak antolatuta, Gasteizko Emakumeen Etxean Maria Fuentes medikuak gaur egungo abortuaren egoeraren analisia egingo du eta ondoren solasaldia zabalduko dugu.
Ekimena euskaraz izanen da.
Emakumeei* zuzenduta.