elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Erakusketa: "Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Non

Sala de exposiciones

Ordutegia

08:00-21:00

Prezioa

Sarrera doakoa da, toki guztiak bete arte.

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik "tira" egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz.

Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez.

Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

  • Noiz? Apirilaren 12tik, ostirala, maiatzaren 2ra, osteguna, 08:00etatik 21:30era.
  • Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? Dohainik
  • Toki erreserba? Sarrera librea

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina  <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.

Por SETEM Hego Haizea el 2024-03-27
Lizentzia Kontaktua